Pribatutasun Politika
- Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak GURE ABOKATUAK S.L.P. enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea (hemendik aurrera Biko Abokatuak”). Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak eta harreman komertzialak kudeatzeko eta Biko Abokatuak erakundearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen intereskoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko erabiliko dira.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan azaltzen diren helburuak betetzeko. Tratamenduaren oinarri juridikoak dira, datuen babesari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, zuk eskatutako zerbitzuak gauzatzeko zure datuen tratamenduaren beharra, tratamenduaren arduradunak legezko betebeharrak betetzea, zure berariazko adostasuna eta tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa (adibidez, merkataritza- edo informazio-komunikazioak bidaltzeko).
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Biko Abokatuak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
- Datu pertsonalak biltzea
Biko Abokatuak erakundeak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako formularioak) ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Biko Abokatuak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea. Erabiltzailea da datuen egiazkotasunaren eta zuzenketaren erantzule bakarra, eta Biko Abokatuak salbuetsita dago horren gaineko erantzukizunetik.
Biko Abokatuak datu pertsonalak modu egokian bilduko ditu eta helburu zehatzak, esplizituak, legitimoak eta beharrezkoak betetzeko tratatuko ditu.
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Biko Abokatuak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta legezko tutoreen baimena eta onespena eskatuko du datuak biltzeko eta tratatzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Biko Abokatuak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
- Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu edo gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Biko Abokatuak, Antillak pasealekua, 2-1 (2. Bulegoa), 01012 Gasteiz (Araba), edo posta elektroniko honen bitartez: info@bikoabokatuak.com.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du. Eskabidea legezko ordezkari gisa eginez gero, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopiaz gain, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiri bat ere aurkeztu beharko du.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
- Segurtasun-neurriak
Biko Abokatuak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla eraso-ezinak, eta ondorioz, gerta litezkela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Biko Abokatuak erakundearen erantzukizun pekoak.
- Trafiko-datuak
Biko Abokatuak web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Biko Abokatuak erakundeari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics edo antzeko tresnekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Biko Abokatuak erakundearen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
- Indarraldia
Biko Abokatuak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Biko Abokatuak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Biko Abokatuak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Biko Abokatuak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
- Jurisdikzioa
Biko Abokatuak erakudearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Biko Abokatuak eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gasteizko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Biko Abokatuak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.